Uriba Ordizian (Gipuzkoa) dagoen gizonentzako arropa eta osagarrien marka anitzeko denda bat da. Familia bat gara, eta 2021ean ilusioz beteriko proiektu bati ekin genion, tokiko merkataritzan tarte bat irekitzeko asmoz. Moda gustuko dugu, eta marka berriak eta egungoak sartzen ahalegintzen gara.
2025aren amaieran, gure bigarren denda irekitzeko pribilegioa izan dugu, oraingoan Zumarragan. Kasu honetan, Uriba-Doss du izena dendak, Guzman anaiek Doss denda ospetsuaren lekukoa pasatu baitigute.